Sakratu

Danzak eta musika sakratuak eliza batean

Ikuskizun hau zeremonia bat bezala pentsatua izan da. Elizako besta haundiak (Bazko, Besta berri, Eguberri, Andra Mari eguna...) eta giristinoen biziko momentu haundiak (ezkontza, ehorzketa...) lotuko eta aldizkatuko dira.

Estetika berezi bat

Sakratuaren estetika, artetan surrealista dela erran dezakegu. XV eta XVI garreneko mendeetako tintaz inspiratu dira. Dantzarien itxura barrokoen aurrean, epura edo montioa agertuko da. XXgarren mende hastapeneko forma koreografikoen izpiritua dugu hemen (Mary Wigman, Martha Graham) eta XXgarren mende ondarreko obra zonbaitzuen estetika gardena landuak izan dira.

Egilea : Roger Goyheneche
Laguntzaile zientifikoa : Claude Labat

  © Free Blogger Templates Spain by Ourblogtemplates.com 2008

Back to TOP